2011/01/29

Eutanasia

Ba al da eutanasia gaixo terminalentzako konponbidea?
Hona hemen gaixo baten iritzia, "mar adrentro" filmeko zatia.

 

Organoen salmentan

Tristea baina egia; geure artean badira zenabit pertsona eta mediku miserableak, baliabide gutxiko pertsonak bilatzen dituztenak haien organoak euro batzuen truke ateratzeko eta gero organoak merkatuan saltzeko milaka eurotan!

Genoma eta zeure bizitzaren iragarpena

Teknika zitogenetikoak aurrerapen ikusgarria bizitzen ari dira azken boladan. Etorkizuneko fikzio gauza moduan hartzen genituen teknikak, gaur egun ospitaletan erabiltzen dituzte geure genoma aztertzeko. Momentu batean gaude non hasiera batetik jakin dezakegun ze gaixotasun izango dugun geure bizitzan zehar. Honek zalantza etikoetara eramaten gaitu; izan ere, medikuntzaren helburua gizabanakoen bizitza kalitate baten berma bada, benetan baiogarri izango dugu hemendik 30 urtetara gaixotasun hilgarri bat edukiko dugula jakiteak? Horrek lagunduko du pertsona batek beste 30 urteak bizitza kalitate on batean bizitzeko? Benetan jakin nahi dugu ze osasun egoeratan egongo garen hemendik urte batzutara?